Elgorri-kontrako txertoabirus moteldua erabiltzen duen txertoa da, eta nazioartean gaixotasun hori eta haren konplikazioak prebenitzeko erabiltzen dute. Txerto segurua eta eraginkorra da.[1]Osasunaren Mundu Erakundeak haur guztiei ematea gomendatzen du, kontraindikaziorik ez badago behintzat. 9 hilabeteko haurrei dosi bakarra eman ondoren, %85ek immunitatea hartzen dute, eta kopuru hori %95era igotzen da 12 hilabeteko edo gehiagoko haurrei ematen badie.[2]